XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Iru-lau metrora altaratxu bat.
Biramon-goizean antxe esango neban mezea; Kapellatxutik 10 metrora arte eder bat; arte onen azpian egon oi ziran iru umetxoak Ama Birjiña noz agertuko.
Eleiz eta kapillaren inguruetan eta alde guztietan dendatxuak an-or tellatupean eta bai agirian domiñak, errosarioak eta beste oroi batzuk saltzen.
11 egunean onela ba'zan, 12 ta 13'n zer ikusi bear ete-gendun?.
Cova da Iriak aldakuntza andia izan dau 1917'garrenetik ona; orduan basoa besterik etzana erri andia da gaur kale ta etxe ederrakaz.
Eleizaren alboetan ezker-eskumara gexotegi andi bi dagoz; atzeko aldean ostatuak; etxerik onena orraitio La Consolata Mixiño-Seminarioa.
Aita Domekarrak be konbentu ederra yaso dabe zerbait urrintxuago.
Monjen 10 konbentu be ba-dira, karmeldarrena bata.
Ona itz gitxitan konbentu onen edestia.
Portugera ikasten egozan Beljikako Herenthals Karmelon, Basilen konbentu bat jasoteko asmoz.